XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizean indartsu altxatu zan, kandelario egunean. Katilukada bat esne zopakaz jan ebazanean etorri zan Juanita.

- Egunon danori! -esan eban Juanitak.

- Egunon, bai! Ikusiko zendun behen txala siketan, ezta? Ba, gero, behrantzean emongo deutsut okelea.

Unairen gurasoak okelea emoten eutsen ardiak heuren lurretan edukitearren.

- Bai, gero gerokoak. Barri bat dakart zuei esateko eta. Egunokaz, Baltzola inguruan ganadua faltan botaten dau jendeak eta otsoren bat dabilela edo esaten da. Zuei be faltatu jatzuez, ala?

- Ez, nik atzo danak kontatu nituen eta, -erantzun eban Unaik.

- Ba, hartu beharko da orduan! -Unairen aitak.

- Gizonak bihar doazela esan deust, -erantzun eban Juanitak.

- Gu be bertan izango gara orduan.

- Bueno ba, bihar arte orduan!

Unai pentsakor ebilen, han ez zan otsorik ikusi urteokaz eta.

Bazkalduteko amamak opila egin eban. Unairentzat hori uriko pastelik onena baino hobea zan. Artoa birrindu ostean, galbahetik pasatu eta azala bertan geratzen zan. Harekin egiten zan opila geroago laban.

Bazkalostean, gurasoak bekanekoa bota eben, Unaik arrastirako kandelak prestetan ebazan bitartean, eta Juanitak kontatutakoari bueltak emoten eutsozan bitartean.